Natura-ondarea hitzartutako modu integratu eta jasangarri batean kudeatzeko, hura zuzentzen duten prozesu konplexuei buruzko ezagutzak hobetu behar dira, gizakien ekintzen eta inguruko baldintzen arteko interakzioa aintzat hartuz.

800px-Bakio_2

Bakioko hondartzan KOSTASystem estazio bat instalatzeko eta martxan jartzeko asmoa du proiektu honek, hondartzen kudeaketarako berariazko tresnak garatze aldera, bereziki okupazio-dentsitatearen segimendu-aplikazio batekin. Horrez gain, hareatzaren dinamika jarraitzeko eta ulertzeko oinarrizko informazioa emango du sistema horrek.

Gune interesgarriena Bakioko hareatzaren zatia da, azaleratutako gunearen mugaren —itsas pasealekuak markatzen duena— eta itsasbeheran olatuak puskatu ohi diren gunearen mugaren artean dagoena; eta aldeetatik begiratuta, portu gisa ezagutzen den gunearen —mendebaldetik— eta Harri Gorrietako itsaslabarren —ekialdetik— artean dagoena.

instalacin_solucion3

top

Dipu
Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatua