I+G Aplikazioak:

  • Kosta lerroaren segimendua
  • Marearteko topografia, azalera eta bolumenetan aldakuntzak
  • Erabiltzaileen dentsitatea hondartzetan
  • Hauste gunearen, hondar-guneen eta itzulera korronteen detekzioa
  • Higadura guneen identifikazio eta segimendua
  • Hondartzen birsorkuntzaren segimendua
  • Itsasertzeko egituren ingurumen-inpaktua
  • Denboraleen inpaktua kostan
  • Olatuen segimendua
  • Isurketen dispertsioa eta uhertasunaren segimendua

Irudien interpretazioa: kosta lerroaren detekzioa

Irudiak aukeratu eta gero interes gunea hautatzen da.Iingerada detektatzeko algoritmo bat erabiliz (Morichon et al. 2007) guneko pixelak bi taldetan banatzen dira. Algoritmo hau segmentazio teknika batetan dago oinarritua:

  • Pixel talde bat ,« lehorrak », hondartzako hondar zatiarena.
  • Pixel talde bat « bustiak » itsasoko zatiarena.

Pixelen bi talde hauekin, interes guneko matrize bitar bat sortzen da. Ingerada detektatzeko algoritmo bat erabiltzen da, SOBEL motakoa, eta matrize berriari aplikatzen zaio kosta lerroaren posizioa lortzeko.

Irudien interpretazioa: Marearteko topografia

Marearen ziklo erdi batetan (itsasgora eta itsabehera bitartean edo alderantziz) zehar kosta lerroaren posizioaren orduroko detekzioa egiten bada, hondartzaren marearteko gunearen topografia neurtu daiteke.

topo_intermareal_es

Bideo topografiak emaitza kuantitatibo onak ematen ditu eta ondo irudikatzen ditu hondartzetako morfologia konplexuak.Bideo topografiak emaitza kuantitatibo onak ematen ditu eta ondo irudikatzen ditu hondartzetako morfologia konplexuak.