Zarauzko hondartzan KOSTASystem monitorizazio-estazio bat ezartzea aztertu du ikerketa honek, hondartzaren bilakaera morfologikoaren segimendua egiteko aukera emango duena. Datu horiek, itsas klimaren ezaugarriekin batera, gune horretako kostaren dinamika ezagutaraziko dute. Beste zenbait aplikazioren artean, hauek monitorizatuko dira: itsasbazterraren jokabidea, harea-bankuen mugimenduak, itzulera-korronteen kokapena edo dunaren bilakaera.

est_zarautz

Hareatzaren dinamika eta morfologiaren segimenduaren ikuspuntutik, bideokameren bidez aztertzen den gunea Allepunta eta Moiarri alboetatik mugatzen dituen zatia da, itsasbazterraren eta ohiko denboraleetan olatuak puskatzen diren gunearen mugaren artean dagoena.

top

zarautz_udala
Zarauzko Udalak finantzatua