KOSTASystemek itsasertzeko prozesuei eta erabilerei buruzko informazioa lortzea ahalbidetzen du ateratako iruditik abiatuz. Kosta System softwareak 3 modulu ditu:

Kosta Acquisition

Kosta Acquisiton-en helburua datuak sortzea eta eskuratzea da. Modulu honetan parametro ezberdinak zehazten dira:

  • Estazioen konfigurazioa
  • Kameren konfigurazioa
  • Irudien eskuratze frekuentzia
  • Irudien asoziazioa (elkartzea)
  • Irudien eskuratzea
  • Irudien metatze periodikoa jpeg formatuan
  • Irudien datu basean (FTP kopia automatikoa) biltzea
  • Irudien bistaratzea denbora errealean

Snapshot“: instant bateko argazkia.
Timex“: denbora batetan zehar ateratako irudien interpolazioa.

snapshot-timex

Kosta Calibrage

Irudien analisi kuantitatibo bat egiteko beharrezkoa da landugabeko datu zeiharrak geoerreferentziazioa eta errektifikatzea. Irudien lehen tratamendu hau fotogrametriaren teknikan dago oinarritua eta irudiko koordenatuak (u,v) dagokin mundu errealeko posizioekin (x,y,z) erlaziotzea ahalbidetzen du.

Irudien errektifikazio teknikak bi parametro mota kalkulatu behar ditu:

  • Parametro intrinsekoak: Laborategian neurtuak dira, parametro intrinsekoek lenteen distortsio geometrikoak zuzentzea ahalbidetzen du.
  • Parametro estrintsekoak, geoerreferentziazioa: GCP(Ground Control Points) bidez in situ erreferentziatuko diren kontrol puntuetatik lortuko dira.

calibra_extrin

Kosta Imaging

mundaka-rectificadaKosta Imaging-ek irudien interpretaziorako datu basea maneiatzeko aukera ematen du:

  • Irudi panoramikoak sortzea
  • Goitiko bistako irudi panoramikoak sortzea (pixel bakoitza bere koordenada errealetan (X,Y) proiektatuz)
  • Koordenatu-transformazioa, 2D/3D eta 3D/2D
  • Irudien animazioa